Nor gara?

Donostiako hainbat auzotako herritarrek sortutako ikastola gara. Gure helburua euskaran eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntza integrala eskaintzea da.

Mendiolan, Guardaplata bidean gaude, goian, TALAIA moduan. Hezkuntza lanetan, inguru, ondare eta kulturaren ezagutza ahalbideratzen dugu gure parajean: mendian, itsasoan, TALAIAn, Donejakue bidean…

Beste arloen artean, kirol garapena sustatzeko eginkizunetan aritzen gara. Hauxe da ekintza hauek antolatzearen oinarria: herritarrek ingurua, kirola eta euskara uztartuz gozatzea.

Ikastolaren webgunea: https://herriametsa.eus/