IBILBIDEAK
Mendi Krosa
Ulian zehar izango da, Herri Ametsa Ikastolatik hasita, eta 16km-ko luzera eta 820m-ko desnibel positiboa izango du. Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.
Bi hornidura postu atonduko dira. Postu horietan, parte hartzaileei edariak eta jatekoa eskainiko zaizkie.
Ikusi ibilbidea Wikilock-en
Mendi Martxa Familiarra
Herri Ametsa Ikastolatik hasita, Ulia ekialdean zehar 3,7Km-ko ibilbidea izango da.
Zenbait arduradunek parte hartzaileak ibilbidean zehar gidatuko dituzte. Hala ere, ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.
Hornidura postu bat egongo da helmugan. Parte hartzaileei edariak eta jatekoak eskainiko zaizkie.
Ikusi ibilbidea Wikilock-en
Kros Txikia
Hainbat ibilbide daude, umeen adinaren arabera. Umeak boluntarioekin aterako dira eta helmugatik gertu bakarrik iristen utziko zaie. Ez da lehiaketa, honenbestez, ez da sailkapenik egongo. Helburua ume guztiek ongi pasatzea eta ibilbide osoa egitea da.


