Mendi krosa

Herri Ametsa Ikastolatik hasita, Ulian zehar izango da mendi lasterketa eta 16km-ko luzera eta 820m-ko desnibel positiboa izango du. Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.
Bi hornidura postu atonduko dira (5,5Km eta 12Km). Postu horietan, parte hartzaileei edariak eta jatekoa eskainiko zaizkie.
Bestalde, hondakin gutxiago sorrarazteko eta ingurumena zaintzeko helburuarekin parte-hartzaileei edalontzi berrerabilgarri bat (poltsikoan gorde daitekeena, adibidez) ekartzeko esakatzen diegu.