Ibilbideak

Mendi krosa

Ulian zehar izango da, Herri Ametsa Ikastolatik hasita, eta 15 km-ko luzera izango du. Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.

Bi hornidura postu atonduko dira. Postu horietan, parte hartzaileei edariak eta jatekoa eskainiko zaizkie.

Ikusi ibilbidea Wikilock-en

Sakatu irudian Wikiloc-era joateko eta tracka deskargatzeko

Mendi martxa familiarra

Herri Ametsa Ikastolatik hasita, Ulia ekialdean zehar 3,7Km-ko ibilbidea izango da.

Zenbait arduradunek parte hartzaileak ibilbidean zehar gidatuko dituzte. Hala ere, ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.

Hornidura postu bat egongo da helmugan. Parte hartzaileei edariak eta jatekoak eskainiko zaizkie.

Ikusi ibilbidea Wikilock-en

Sakatu irudian Wikiloc-era joateko eta tracka deskargatzeko

Kros txikia

Hainbat ibilbide daude, umeen adinaren arabera. Umeak boluntarioekin aterako dira eta helmugatik gertu bakarrik iristen utziko zaie.