MENDI KROSEKO IBILBIDEAN ALDAKETA

Kaixo lagunok:

Orain dela urtebete lur jausia egon zen Platako itsasargira igotzeko errepide ondoan. Gure mendi kroseko ibilbidea hortik pasatzen zen eta oraindik ez dutenez mendi zati hori behar bezala jarri, konpontzen duten bitartean ibilbidea zertxobait aldatzera behartuta ikusi gara zonalde horretan. Korrikalariak beste nonbaitetik bideratuko ditugu. Ibilbidearen tracka ikusgai duzue. Jakinaren gainean jarri nahi zintuztegun.

Barkatu eragozpenak.

Ongi izan!

Utzi erantzuna