BERTAN BEHERA

Kaixo lagunok!

Biharko alerta horia dela eta, Herri Ametsa Talaia bertan behera geratzea erabaki dugu. Izugarrizko pena ematen digu dena antolatuta baikenuen, baina boluntario nahiz parte hartzaileen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Mendian gaude eta ezin dugu arriskurik hartu egongo diren baldintzak zeintzuk diren ikusita. Asko sentitzen dugu, baina espero dugu erabakia ulertzea. Gauzak horrela, diru itzulpena egingo dizuegu egun hauetan.

Datorren edizioan indar eta ilusio handiagoarekin itzuliko gara. Beraz, espero dugu berriro elkar ikustea eta denon artean sortzen dugun egun eder honetaz gozatzea.

Eskerrik asko eta besarkada handi bat.

Utzi erantzuna